Urtarrilaren 25ean izango da hondakinak biltzeko sistema mistoari buruzko herri kontsulta.
Hala ere, gaur izango da aukera botoa aldez aurretik emateko udaletxeko idazkaritzan, hemen azalduta dagoen moduan.
Bai ala Ez erantzun beharko zaio honako galdera honi: “Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko Udalak martxan jarri duen sistema mixtoa?”.
Dagoeneko etxez etxe bidalita dago galdeketaren inguruko informazio osoa; bertan zehaztuta dago botoa non, noiz eta nola eman.