Floreagako Don Bosco antzerki musikala ikusgai urtarrilean zehar

Maxixatzen.eus 2015eko urtarrilaren 14a

Musikala

Don Bosco izeneko antzerki musikala prestatu dute Florega ikastetxeko Alai Batzako kideek, eta ikusgai izango da herrian urtarrilean zehar. Hiru aukera izango dira Floreaga ikastetxeko Don Bosco aretoan ikusteko:

-Urtarrilaren 18an 17:00etan.

-Urtarrilaren 23an 21:00etan.

-Urtarrilaren 25ean 17:00etan.

Baztartxo antzokian ere emango dute, hilaren 31n 17:00etan. Horretaz gain, Urnietan ere taularatuko dute musikala otsailaren 7an.

Sarrerak Floreaga ikastetexeko idazkaritzan edo alaibatza@alaibatza.com helbidera idatzita eskura daitezke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide