Urtarrilaren 23tik aurrera Musikagune berria Elkargunean kokatu eta gero, bertara aldatuko da Musika eskola. Horrenbestean, Gaztaneneako egoitza libre geldituko da. Herritarrekin kontsultak egin eta haien eskariak kontuan hartuta, Eguneko zentroa Gazteneneara ekartzea erabaki du Udalak.
Gainerako instituzio eta alderdi politikoen oniritziarekin, urtarrilaren 2tik zabalik dago Eguneko zentro berriaren proiektua eta obra zuzendaritza aukeratzeko prozedura. 117.300 euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta egoitza berriak 30-40 plaza izan ditzake, egun baino 10 bat lagun gehiago.