Azkoitiko Oreka bioelkarteak hamar urte bete ditu, eta aste honetan zehar hiru hitzaldi antolatu ditu Elkargunean 18:00etan.
Ricardo Arriola eta Silvana Huegunek gorputzaren desorekak jorratuko dituzte gaur, gaztelaniaz.
Herenegun Leonor Montori izan zen hizlari gaixotasun fisiko eta emozionalak gai hartuta. Atzo, berriz, Jakoba Errekondo aritu zen lorategiak eta fruta-arbolei buruz, eta berari zuzenean galderak egiteko aukera izan zen.