Diploma bana eman die Udalak 2014an gidabaimena euskaraz atera zuten 43 lagunei, egindako aukera goraipatzeko. Gainera, Aizpurutxoko Itziar jatetxean bi lagunentzako hiru bazkari zozketatu dituzte ekitaldira joandakoen artean, eta irabazleak Ion Imanol Plazaola, Ane Tamayo eta Aihen Elorza izan dira.
Bestalde, Udalak euskararen alde egindako lana eskertu dio Etxaniz autoeskolari, 2009tik gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen duelako.