Aitor Arruti: Kantua, sustraia eta ukendua

Aitor Arruti Rezabal 2014ko abe. 26a, 12:03

Urrestillako korua kantuan

KOADERNO BERDEKO POSTALAK-43

Urrestilla, 2014ko abenduaren 25a

 

 Pozgarri zaizkit Eguberriak

ez jakin zergatik

 

beharbada izango da

lehen arnasarekin batera

kantuan egin zidatelako

eta gure etxean Gabonak ere

abestuz arnastu ditugulako

 

agian izango da

sei urte nituenetik

herriko koruan nabilelako

eta Gabon mezetako kantuekin

bereziki gozatzen dudalako

 

izan liteke Gabonak gustatzea

Urrestillako Gabon eskean

umeen taldetik helduen taldera

pasatzeko errito iniziatikoa

on samarrik gainditu nuelako

 

ez ote da izango

maite dudan zanbait jende

denboraren orratzik gabeko

Eguberri garaian zehar

ezagutu izan dudalako

 

Horiek guztiak

nahikoa motibo badira igoal

arnasa sakon hartuz

kantuan segitzeko

 

zeinek jakin zergatik

 

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide