Munduko hizkuntza gutxituen aldeko hitzarmena Udalak eta Garabidek

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 22a, 07:28

Udala-Garabide hitzarmena

Hitzarmena sinatu dute Azkoitiko Udalak eta Garabide elkarteak, munduko hizkuntza gutxituen garapenaren alde egiteko helburuarekin.

Garabidek munduko hizkuntza gutxituak normalizatzeko ahaleginetan dihardu, hizkuntzak berez kooperazioa dakarrelakoan. Besteak beste kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchikel hizkuntza biziberritzeko herrialde haiekin kooperazioan ari da Garabide, eta Txema Abarrategi ordezkariaren hitzetan "batik bat bitartekari lana" egiten dute, "guk euskararen eremuan ditugun baliabide eta esperientziak elkartrukatu eta haiengana zuzentzeko".

Udalarekin batera ekitaldi bat antolatuko du Garabidek, egiten duen lanaren berri emateko eta herritarrak sentzibilizatzeko helburuarekin. Hitzarmenak bi urteko indarraldia izango du eta Udalak 4.000 euro emango dizkio Garabideri urtero.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide