Xabier Munibe Haurreskolako bigarren matrikula epea

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 23a, 17:07

2. matrikula epea

Xabier Munibe Haurreskolako 2014–2015 ikasturterako 2.matrikula epea urtarrilaren 12tik 16ra bitartean izango da zabalik martxoa eta ekaina bitartean hasi nahi duten haurrentzat. Dena dela, abenduaren 31tik aurrera jaiotakoek urtarrilaren 16tik aurrera ere eman ahal izango dute izena.

Matrikulatu ahal izateko, haurra jaiota izan beharko da ezinbestean, eta Haurreskolara hasteko 16 aste izan beharko ditu gutxienez.

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziotarako, Auzmendi bideko Haurreskolara joan zaitezkete, edo deitu 943 08 07 37 telefonora. Matrikula egiteko ordutegia, berriz, goizeko 9:30etik 11:30era eta arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara da.

Bertako hezkuntza eskaintzari dagokionez, Haurreskolak 0-2 arteko haurrei zuzendutako 8 gela ditu. 0-1 urteko gelan 8 haur izaten dira, eta 1-2 urteko gelan 13 haur, gela bakoitzean 2 hezitzailerekin. Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 18:30ak arte zabalik izaten da.

Hezitzailea da Haurreskola, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arauak barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar. Askotariko material aberatsaren bidez, Haurreskolan haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dugu, pertsona bakoitzaren izaera haurtzarotik garatzen hasten delako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide