Herri kontsulta izango da urtarrilaren 25ean hiri hondakinak bildu eta kudeatzeko sistemari buruz, eta hautesleen errolda jendaurrean ikusgai izango da hilaren 18ra arte.
Horrela, hautesleek erroldako datuak egiaztatu ahal izango dituzte, eta okerren bat izanez gero, datuei buruzko erreklamazioa egiteko aukera ere bai.
Informazio gehiago jasotzeko, Udaletxeko Harrera Bulegora edo udaleko web orrira jo daiteke.