Erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere Gabonetan Azkoitiko Udaleko Merkataritza Sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak establezimendu, merkatal-denda eta abarrentzako.
500 euro emango dituzte saritan, eta honakoak kontuan hartuta: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta gabonetako giroa ematea.
Parte hartzeko izena eman beharko da udaletxeko harrera bulegoan, Kultur etxeko Herrixenen bulegoan edo herrixen@hotmail.com helbidean.
Erakusleihoak abenduaren 9tik urtarrilaren 6ra bitartean izango dira ikusgai.