Aitor Arruti Rezabal: Negutu da udazkena

Aitor Arruti Rezabal 2014ko abe. 11a, 06:24

Negutu da udazkena

KOADERNO BERDEKO POSTALAK-41

 

 hotza haizeari etorri zaio bisitan

giroa negutu da udazkeneko euritan

eguraldia geure ispilu zaigu sarritan

 

 lan mundua utzi du lagun batek

lagunak utzi egiten dira lan munduan

lanak utzi dizkio munduak lagunari

 

 lana ezin baita sekula utzi gure herrian

lanak utzi behar zaitu izatekotan ere

arlotearen estigma duzu zelatan zain

 

   idatzi hau ez da japoniar haikua

laguna ez da ez arlotea ez kaikua

idatzi hau ez da ezertarako aholkua

 

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide