Abenduaren 19a bitartean, era guztietako berrerabiltzeko jostailuak jasoko dira Elkarguneko Abarketatxo ludotekan astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara.
Jostailuek osorik egon beharko dute, pieza guztiekin, eta ez dute gerrakoak izan behar: mahai-jolasak, panpinak, kamioiak, pelutxeak... Kanpaina horren bitartez, Gabonetan jostailuak jasotzeko modurik ez duten haurrei zuk dagoeneko erabiltzen ez dituzunak banatuko zaizkie.