Musikagune bat laster Elkargunearen barruan

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 4a, 06:00

Musikagunea

Musika arloko talde eta eragileek zituzten azpiegitura beharrek bultzatuta, elkarlanean erantzun bat emateko prozesua abiarazi zuen Udalak.

Musika eskola, banda eta herriko hainbat taldek hartu zuen parte proiektua denon artean erabakitzeko eginkizunean. Behin proiektua erabakita, lanak lizitatu eta hasi egin ziren:

  • Musika eskola bertara lekualdatuko dute, behar dituen gela eta azpiegitura guztiekin, behar bezala insonorizatuta.
  • Bandarentzat gune bat, musika eskolako orkestarekin elkarbanatuko duena.
  • Herriko musika taldeentzako hiru gela, entseguetarako.

Obrak martxa onean doazenez, ustekabeko handirik izan ezean, Gabonetako oporraldian egingo da Musika Eskolaren lekualdaketa. Gunearen funtzionamendua finkatzeko bilerak egiten ari dira orain talde guztiak elkarlanean.

Musikagune berriak musika eragileen artean elkarlana saretzeko gune bat izan nahi du, sormenaren eta elkarlanaren gune bat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide