Gaur zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak, eta zabalik izango dira datorren astelehen gauera arte.
Zuzeu-n irakurri dugunez, euskal kulturaren erdigune bihurtzen den azokak hainbat berrikuntza izango ditu aurtengoan. Esate baterako, Landakoko Areto Nagusia gogoeta gune bihurtuko dute Gerediaga elkartekoek.