Proiektu batzuentzako kreditu aldaketa onartu du Udalbatzak

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 29a, 06:48

Kreditu aldaketa

Udal gobernuak hala proposatuta, udalbatzan honako proiektu hauek egiteko kreditu aldaketa onartu zen:

- Elkarguneko saskibaloi kantxaren zorua berritzea. 84.000 euro

- Txiki golfeko hesia 15.700 euro

- San Juango futbol zelaiko tribuna estaltzea eta posteak babestea. 26.750 euro

- Etxez etxeko zerbitzua indartzea. 50.000 euro

- Kale Nagusiko 3-5 tartean dauden eskaileretako irisgarritasuna hobetzeko obrak egitea. 23.000 euro.

- Babesik gabeko egoeratan aurkitzen diren familien zerbitzua indartzea. 6.000 euro.

Behin plenoan onartuta, egitasmo bakoitza gauzatzeko prozedurak berehala jarriko dira martxan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide