Danon Herrixeneko bozketako emaitzak

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 26a, 18:11

Bozketaren emaitza

Herritarrek dagoeneko aukeratu dituzte datorren urteko aurrekontuetan sartuko diren proiektuak. 749 azkoitiarrek eman dute botoa azaroaren 17tik 24ra bitartean, 90ek ohiko papeleta bidez, eta 659k, on­line.

Honako hauek dira proiektu bakoitzak lortutako puntuak eta gauzatzeko behar den dirua, hurrenez hurren:

  1. Liburutegi ondoko plaza estaltzea. 1.025 puntu. (83.000 euro)
  2. 2015an baserri bideak konpontzeko partida indartzea. 1.021 puntu. (83.000 euro)
  3. Berritzeko dauden bi tenis pistak berritu. 948 puntu (55.000 euro)
  4. 2015ean herriko espaloiak berritzeko partida indartzea. 884 puntu. (83.000 euro)
  5. 2015ean haur parkeak konpontzeko partida indartzea 699 puntu (83.000 euro)
  6. Altzibar bidean ibai ondotik doan espaloia egokitzea 623 puntu (77.000 euro)
  7. Kultur etxea eraberritzea. Lehen fasean leihoak konpontzea 586 puntu (83.000 euro)
  8. Herriko aktibitateen zentsoa osatzea 359 puntu (40.000 euro)
  9. Bizikletentzako 100 aparkaleku berri jartzea 212 puntu (12.000 euro)
  10. Azkoitiko emakumeen historia berreskuratzeko ikerketa egitea 84 puntu (18.000 euro)
  11. Gerra zibilak gure artean izandako bilakaera aztetzea. 83 puntu. (18.000 euro)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Emaitzak kontuan hartuta, aurreneko hiru proiektuak eta laugarrenaren zati bat sartuko ditu Udal Gobernuak 2015erako bere aurrekontu proposamenean. Izan ere, aurrekeneko hiru proiektu horien aurrekontuak batuta 221.000 euroko kostua ateratzen da, eta Udalak 250.000 euroko partida jarri du herritarren esku. Geratzen diren 29.000 euro horiek herriko espaloiak berritzeko partidari gehituko zaizkio. Udal gobernuaren proposamen hori bihar bertan aurkeztuko du Udaleko Ogasun batzordean, oposizioak aztertu dezan. Hortik aurrera, ohiko bidea egingo du udal gobernuaren proposamenak: oposizioak emendakinak egingo ditu, eta azken proposamena udalbatzarretik pasatuko da, onartzeko. Aurrekontuak onartzeko udalbatza hori abenduaren 19an egingo da.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie bai batzarrean bai bozketan parte hartu duten herritar guztiei.

Azkoitia herritarrekin elkarlanean eraikitzeko ezinbestekoa da guztion iritzia eta ekarpenak jasotzea, eta bide horretan bidelagun izatea erabaki dutenen ahalegina eskertu nahi dugu.

 

2015eko aurrekontuen partida bat herritarren esku du aurten Udalak Denon Herrixen prozesuaren barruan. Partida 250.000 eurokoa izan da, eta diru hori zertan inbertitu herritarrek erabaki dute.

Aurrena, diru hori zertan gastatu proposamenak eskatu zizkien Udalak herritarrei orain hilabete, eta guztira 113 proposamen jaso zituen herritarrengandik: 42 on­line eta 71 eskuorri bidez.

Horiek guztiak aztertu egin zituen Udalak, eta aurreko urteetatik udalean jasota zituzten beste proposamen batzuekin batera, aukeraketa egin zuen bozketara ateratzeko.

Bi irizpide erabili dira aukeraketa egiterakoan:

  1. 2015ean egiteko moduko proiektuak izatea
  2. 250.000 euroko partida horren herena baino gehiagoko gastua ez izatea.

 

Hori kontuan izanda, 11 proiektu aukeratu zituen Udalak, eta horien artean bozkatu dute

herritarrek. 11 horiez gain, beste 26 bere aurrekontu proposamenean sartu ditu jada Udalak, eta, beraz, egin egingo dira datorren urtean. Kanpoan 26 proposamen gelditu dira, aipatutako irizpideak ez betetzeagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide