Baimenik gabeko mendiko motorik eta quad-ik ez Urrategin eta Martirietan

Maxixatzen.eus

Debekua

Udalaren erabakiz, Urrategi eta Martirieta auzoetan ezingo dira mendiko motoak eta quad­ak erabili.

Auzotarrek eta mendigoizaleek aspaldi eskatutako neurria da, ibilgailu horiek ganadua aztoratzen dutelako, arriskutsuak direlako eta ingurumena kaltetzen dutelako.

Hala ere, ibilgailu horiek lanerako erabiltzen dituzten herritarrei baimen berezia emango zaie, eta haiek erabili ahal izango dituzte euren eguneroko jardunerako.

Iazko ekainean Udalak Madarixan debekatu zituen ibilgailu horiek aurreneko aldiz, bertako herritarren eskaerak aintzat hartuta. Neurriak han eragindako onurak ikusita eskatu dute orain Urrategi eta Martirietako auzotarrek euren auzoetan ere hala egitea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide