Bai Euskarari egitasmoaren baitan, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa egin zen ostiral eguerdian Udaletxean jendaurrean. Honako hauek dira hiru zenbaki sarituak:
1- 0189 Arkupe taberna
2- 0602 FKM kopistegia
3- 0114 Aranbarri drogeria
Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira:
1- 3177 Zakela kultur elkartea
2- 2246 PSOE taberna
3- 1397 Kinttela estankoa
Hamabost eguneko epean, abenduaren 5erako saridunik azaltzen ez bada, ordezko zenbakidunek jasoko dute saria.
Zenbakien jabeek 200 euroko erosketa-txartel bana jasoko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara zerbitzuan jaso beharko dituzte, Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariarekin harremanetan jarrita, 943 85 71 75 telefonoan.
Azaroaren 11an hasi eta 21a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketarako txartelak bezeroen artean doan banatu zituzten Azkoitiko establezimenduek.
Ekimen horren helburua Bai Euskarari Ziurtagiridunak ezagutzera ematea da, berau eskuratu dutenen sustapena egitea eta euskararen aldeko ahalegina txalotzea. Baita euskaraz bizitzeko euskaldunok ditugun gune euskaldunen aukerak jakinaraztea ere. Hara hemen Azkoitian Ziurtagiria duten establezimenduak:
Aldalur Jostundegia
Alzuaran
Aranbarri drogeria
Arkupe Taberna
Arrospide Oinetakoak - Azkoitia
Autobuses La Guipuzcoana SL
Azkoitiko EAJ-PNV
Azkoitiko Ezker Abertzalea
Azkoitiko Gurutze Gorria
Biharko Gipuzkoa S.L.
Bizkargi Musika eta Dantza Eskola
Dean Taberna
Elkarmedia S.L.
EROSKI BIDAIAK
Yalai Goxotegia
Zakela Kultur Elkartea
EROSKI CENTER
EROSKI HIPERMERKATUAK
Etxaniz Autoeskola
FK kopistegia
Floreaga Salestar Ikastetxea
IES Azkoitiko Ikastola Xabier
Munibe BHI
Itziar arrandegia
Itziar Jatetxea
Joyería Gonzalo
Kinttela estankoa
Koxka Kafetegia
Kutxa
Lur natur denda
Milar Larramendi
MOBELTEKNICA IKASI, S.L.
NHO, Ainhoa Etxaniz Estudioa
Oreka Bio elkartea
Ostadar Optika
Plaza Berri Sport
Presalde Gozotegia
PSOE Taberna - Azkoitia
SERBITZU, S.L.
Tailetu Aholkularitza-Inmobiliaria
Tilin Talan haur denda
Traki Harategia
Uria Sukaldeak S.L.