Orbel-jokuek: final ederra eta sari ugari

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 17a, 10:05

Finaleko partaide bikainak

Joan den zapatuan izan zen Orbel-jokuetako finala Elkarguneko areto nagusian, eta arratsalde pasa ederra bizi ahal izan zuen bertara bildutako jende multzoak.

Maila bikaina eman zuten Elkue, Azostruk eta Orisu talde finalistek, eta azkenean Orisu taldekoak izan ziren irabazle. Haiek eskuratu zituzten herriko dendetan gastatzeko 300 euroko balea eta Argia edo Berriarako urtebeteko harpidetza.

Lehen proba

 

Elkue eta Azostruk taldekoentzat, berriz, afaria eta Euskara jendea DVDa izan ziren sariak.

Bigarren proba

 

 

 

Horretaz gain, parte hartzaileen artean zozkatutako sari moduan DVDak, liburuak, tabernetan afariak edo tragoak eta herriko produktuen saskiak banatu genituen Maxixatzeneko kideok.

 

Azken proba

 

Bestalde, Orbel-jokuei buruzko balorazio inkesta bete zuten bertaratutako askok, eta nahi duzuenok Webarruen eman dezakezue zuen iritzia. Estimatuko genizueke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide