Euskara eta Azkoitia: Danon Herrixen parte hartzeko bilera gaur

Maxixatzen.eus

Bilera

Danon Herrixe Euskara eta Azkoitia ekimenaren baitan, abian da Azkoitiko euskararen politika herritarrekin adosteko parte hartze prozesua, eta bilera izango da gaur, azaroak 13, Elkargunean 18:30ean.

Euskara plan berria egiteko jasotako proposamen hauen ingurukoak erabakiko dira bertan:

  • Udalarekin harremanak gazteleraz nahi duten herritarren udal errolda egitea.
  • Azkoitia Lantzen-en euskara plana abiaraztea Iraurgi Lantzen-en dagoena eredu gisa hartuta.
  • Tabernetan euskal musika jartzea sustatzea, adibidez, euskal musikaren eguna antolatuz tabernarien elkartearekin.
  • Musika bandako kontzertuetan euskal musika eta kantuak sustatzea.
  • Euskazko funtzionamendua bermatzea herriko kirol, kultur eta aisialdi taldeetan.
  • Liburutegian euskarazko liburuak erosteko irizpideak zehaztea.
  • Musika eskola Elkargunera doanean, Gaztanenean Azkoitiko AEK euskaltegia kokatzea.
  • Soziolinguistikoki herritarrak jantzi.
  • Herri komunikabidea, herritik eta herritarrek sortua, egitea Udalaren babesarekin: atari digitala eta paperezko euskarria.
  • Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak doan herritarrentzat.
  • Euskara harrera ikastaroak atzerritarrentzat.
  • Anbulatorioan eta komisarian neurriak bultzatu euskaren erabilera areagotzeko.
  • Hitanoaren erabilera bultzatzeko ikastaroak eskaini.
  • Euskal produktuen kontsumoa sustatzea.
  • Lan munduan euskararen erabilera sustatzea.
  • Azkoitiko lexikoa jaso, ezagutarazi eta hedatzea.
  • Trebatzailea kontratatzea udal espedienteen kalitatea hobetu, estandarizatu eta langileak formatzeko.
  • 2018an euskararen kale-neurketa egitea.
  • Udala UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide