Indarkeria matxistaren aurkako ekintzak

Maxixatzen.eus 2014ko azaroaren 12a

Gaur hasita

Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da azaroaren 25ean, eta hainbat ekintza antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak hil honetan zehar, gaur hasita.

-TERTULIA LILA gaur Zaida Fernandezekin Elkargunean, 18:00etatik 20:00etara. Indarkeria matxistari buruz eztabaidatuko dute, erasoak identifikatu, kontzientzia hartu, mitoak aztertu... Tertulia girotzeko kafea eta pastak izango dira.

-TXAPA TAILERRA azaroaren 14an Lore Etxeberria eta Kattalin Minerrekin Elkargunean 16:00etatik 20:00etara. Tailer honen helburua da parte hartzaileek emakume eta feminismoaren inguruan hausnartzea, txapak egiten ikasten duten bitartean.

-AUTODEFENTSA IKASTAROA Alaitz Mañesekin azaroaren 18, 19 eta 26an eta abenduaren 3an, Elkargunean 17:00etatik 20:00etara. Ikastaro honetan emakumeek jasaten duten indarkeria matxista detektatzen ikasiko dute, horri aurre egiteko hainbat teknikarekin batera.

-ZINE EMANALDIA Zinetogramek eta Emakumeen Mahaiak antolatuta azaroaren 21ean, 22:00etan, Baztartxo antzokian.

-MAHAI – INGURUA: “Gazteak eta indarkeria matxista. Zertan ari gara? Nola egin aurre?”  Azaroaren 24an, 19:00etan, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Hizlariak: Josebe Iturriotz, Susana Manzanedo (Sortzen Aholkularitza) eta Haizea Egiguren eta Axier Baglietto (Arremanitz koop). Moderatzailea: Lorea Aizpurua. Antolatzailea: Azkoitiko eta Azpeitiko Hezkidetza Foroa.

-ELKARRETARATZEA Emakumeen Mahaiak antolatuta azaroaren 25ean, 19:00etan, Herriko Plazan.

Ikastaro guztiak dohainik izango dira eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, behar izanez gero.

Informazio gehiago: www.azkoitikoudala.info/eu/berdintasuna edo berdintasun bulegoan: (09:00-14:00) Udaletxeko 1. solairuan.

berdintasuna@azkoitia.net // 943.85.71.74

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide