Pako Aristi: "Euskararen isobarak: hamasei gezur handi eta koda bat"

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 11a, 09:50

Saiakera

Joan den ostiralean aurkeztu zuen Pako Aristi urrestildarrak Euskararen isobarak: hamasei gezur handi eta koda bat saiakera liburua, Erein argitaletxearen bitartez.

Oraingo honetan, xeheki aletu ditu Aristik euskararen aurka erabili izan den indarkeria eta indarkeriak, horien inguruko gezur txikiak eta handiak, eta baita koda bat ere. Koda musika konposizio luzeetan errepikatzen den doinua da, eta horren antzeko zerbait eragiten du agintaritza batek hizkuntza bat desagerrarazi eta bestea ezarri nahi duenean.

Oso hurbilekoa du Galizia Aristik, eta Xose Henrique Costasek han 55 mentiras sobre a lingua galega lanarekin izandako arrakastan datza azken liburuaren ernamuina.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide