Abian da Mintzalagunen aurtengo ikasturtea

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 10a, 06:51

Mintzalagun 2014

Hasi berri da Mintzalagun programaren ikasturte berria. Ekimenean parte hartzen duten herritarrek argazkia atera zuten joan den ostegunean Kontzejupean, Korrika 19ko logoa lagun, eta pintxo poteoa egin zuten ondoren.

Aurtengoa Mintzalagunen 5. ekitaldia izanik, euskaraz ikasten ari eta euskaraz hitz egiteko aukerarik ez dutenei gutxienez astean behin ordubetez berriketan aritzeko aukera eskaintzen die programak, eta horrez gain hainbat ekimen ere antolatzen dituzte.

Lehendik martxan diren taldeez gain, bederatzi lagun berri apuntatu dira aurtengoan, eta gustura daude antolatzaileak. Hala ere, parte hartu nahi dutenek urte osoan ateak zabalik dituztela jakinarazi dute, eta horretarako udaletxera edo aek-ra jotzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide