Euskaraz erosiz, Bai Euskarariko zozketan parte hartu!

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 10a, 09:45

Bai Euskarari

Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du azaroan Azkoitian: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko.

Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden Ziurtagiridun 42 saltokiak ezagutaraztea, eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.

Hilaren 10etik 20era bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei.

Azaroaren 21ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

Txartelak denda hauetan banatuko dira:

ALDALUR GIZONEZKOEN JANTZIAK

ALZUARAN ARROPA DENDA

ARANBARRI DROGERIA

ARROSPIDE OINETAKOAK

KOXKA KAFETEGIA

KINTTELA ESTANKOA

LUR NATUR DENDA

MOBELTEKNIKA IKASI S.L.

MILAR LARRAMENDI

NHOA ESTUDIOA

OREKA BIOELKARTEA

OSTADAR OPTIKA

PLAZA BERRI SPORT

PRESALDE GOZOTEGIA

DEAN TABERNA

FK KOPISTEGIA

GONZALO CAMARON BITXITEGIA

ITZIAR JATETXEA

ITZIAR ARRANDEGIA

PSOE TABERNA

TILIN TALAN UME ARROPA DENDA

TAILETU INMOBILIARIA

TRAKI HARATEGIA

URIA SULKALDEAK

YALAI GOZOTEGIA

ZAKELA KULTUR ELKARTEA

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide