Haurren eta nerabeen euskararen erabilera areagotzeko gakoak aztertzeko jardunaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak, Udalaren laguntzarekin.
Azaroaren 28ko goizean izango da, eta Euskal Herriko hainbat adituk hartuko dute parte. Elgoibarko IMH ikastetxean izango da, goizeko 09:00etatik aurrera. Azaroaren 17ra arte eman daiteke izena.