Udal tasak eta zergak mantendu, zabor tasa %15 jaitsi

Maxixatzen.eus 2014ko aza. 4a, 12:18

Urola Kostako Hitza

Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, 2015eko ordenantza fiskalak onartu zituen Azkoitiko Udalbatzak atzo, Bildu eta Azkoitia Bairen aldeko botoekin, EAJren abstentzioarekin eta PSE-EEren kontrako botoarekin.

Udal tasak eta zergak mantendu egingo dituzte, eta iazko hobari guztiak eta taxien tarifak ere bai. Zaborraren tasa %15 jaitsiko dute, joan den abuztuan %74,42ko birziklapen tasara iritsi zirelako. Horrela, udalak Lapatx zabortegira errefusa botatzeagatik ordaindu beharrekoa gutxitu da, eta herritarrak saritzeko modua da tasa jaistea, Urrategi Alberdi alkatearen esanetan.

Elkarguneko eguneko sarrera bost eurotik lau eurotara jaitsiko dute, eta antolatutako taldeei, berriz, %50eko deskontua egingo diete sarreretan.

Horretaz gain, Itsaso Mendizabalek hartu zuen hutsik zegoen EH Bilduko zinegotzi kargua.

Atzoko bileraz kontu gehiago jakin nahi izanez gero, hemen duzue informazio osoagoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide