Sei urte baino gehiagoko umeentzako ipuin-bilduma da Sentipuinak, eta ipuin bakoitzean sentimendu bat lantzen da bereziki, irudi ederrekin ilustratuta.
Begoña Ibarrola bilbotar psikologo eta terapeutak gaztelaniaz idatzitakoak dira, Miren Agur Meabek bikain euskaratuta. Orain dela lau urte ekin zion Elkar argitaletxeak bilduma argitaratzeri, urtean lau ale plazaratuz.