Enplegu zentroa abian berriz gaurtik aurrera

Maxixatzen.eus 2014ko azaroaren 3a

Enplegu zentroa

Iraurgi Berritzenek kudeatutako Azkoitiko Enplegu Zentroa abian jarriko da gaur, urriko etenaldia bukatuta eta 2014ko deialdiari dagokion Lanbideren ebazpena argitaratuta.

Hala ere, aldaketak izango dira: Enplegu Zentroaren zerbitzuarekin ekingo dio bulegoak aurtengo ikasturteari, eta orientazio zerbitzua eta ekintzei dagokiona oraindik ez dira martxan jarriko.

Hona hemen Azkoitiko Bulegoko (Bizenta Mogel 6, behea - Tnoa: 943083469) ordutegia, astearte eta ostegunetan: 9:00etatik 13:30era eta 15.30etik 18:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide