Ikasturtea hasi denetik, ikastetxeetarako Urbanuen zerbitzua handitzea eskatu dute herritarrek, eta horri erantzunez, ibilbide batzuk egokitu dira, ahalik eta auzo gehienetako ikasleak ikastetxeetara eramateko modua egiteko.
Hona hemen aldaketak:
8:30eko zerbitzua liburutegitik Ipintza auzora joango da zuzenean (bariantetik) eta bueltan, Gerdau (8:36), Altzibar (8:38) eta San Martinetik (8:39) etorriko da liburutegira. Jarraian eskola guneetara joango da, Trenbiadearen Zumarditik eta Lidletik bueltan.
Ondoren, hirugarren buelta osoa egingo du. J.Urkixo-San Martin-Baztarrikalde eta eskola guneak. 09:01ean itzuliko da liburutegira, eta 09:05an hasiko da hurrengo bira, baina orduan ez da Ipintzara joango.
Aldaketa horiei esker, Ipintza, Altzibar eta Trenbidearen Zumardia inguruko haurrak ikastetxeetara eraman ahal izango ditu.
Urbanuen zerbitzua ahalik eta erabilgarriena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, herritarren eskari eta beharren arabera moldatzen ari da ibilbide eta ordutegiak. Hemendik aurrera ere, eskaeraren bat izanez gero, aztertu egingo du Udalak eta aldaketa gehiago baldin badaude, jakinaraziko ditu. Informazio gehiagorako, 943 85 71 71 zanbakira dei dezakezue.