Bazkideentzako urriko zozketa: "Urari ostutako poemak" liburua

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 28a, 06:00

Antton Elorza

Bazkideek elkarteari ematen dioten babesa eskertzeko liburu eta diskoak zozketatzen jarraitzen dugu.

Urriko zozketan Pako Aristiren “Urari ostutako poemak” liburua zozketatu dugu, eta irabazlea Antton Elorza Dierez izan da.

Susak argitaratutako poemarioan, biluzik barneratu da egilea uretan, burutik oinetaraino busti, blaitu eta atzera berriz lehorrera itzultzeko, sentimenduak, gogoetak, emozioak, bereak bezain unibertsalak, orri zuriaren argitan dotoreziaz xukatzeko.

Eskerrik asko Antton zure argazkia bidaltzeagatik!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide