IRRATIA EUSKARAZ, BIZI POZEZ ETA GANORAZ

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 31a, 06:02

Gomendatzeko irratsaioak

Harribitxi ederrak aurki litezke euskarazko irrati frekuntzietan, bai Euskadi irratian, eta baita gure herriko Kontrako Eztarrixe irrati librean ere.

Esate baterako, opari dotoreak dira Kontrako Eztarrixe irratian, aski programazio interesgarriaren barruan, Hankak lurrin irratsaioan aspergarritik ezer ez duen Iñaki Segurola idazlearekin egindako hitz aspertu luze bezain jostagarriak. Kontrako Eztarrixe interneten entzuten dugu guk, baina dialean FM 94.2 frekuentzian aurki daiteke.

Horretaz gain, Euskadi irratian goizeko Faktoria albistegiak saioan hamarrak hamar gutxitan gonbidatzen dituzten kolaboratzaileen saio laburrak. Beste hainbeste esan liteke, Lizardiren baratza poesia saioari buruz ere, orain baino lehen esan izan dugun moduan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide