Errigora: Nafarroako euskara eta produktuen alde Azkoitian

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 27a, 12:03

Gabon opari ederra!

Iazko kanpaina arrakastatsuaren ondoren, aurten ere martxan dago jadanik Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatzeko sortutako herri ekimena.

Errigoraren udazkeneko kanpaina Azkoitira ere heldu da, Nafarroako Erriberako produktuak eskuratzeko aukerarekin. 50 euroan salduko da saski bakoitza eta Erriberan euskalgintzan ari diren hainbat elkarterentzat izango da jasotako diruaren %25

Errigora ekimenak bi helburu ditu: batetik, Nafarroako Gobernuak ez euskalduntzat duen eremuan euskararen alde ari diren euskalgintzako proiektuei laguntzea, eta bestetik, Nafarroako Erriberako nekazaritzaren egoera txarrari laguntzea, Euskal Herrian ekoiztutakoa Euskal Herriankontsumitzearen bitartez. Izan ere, diotenez, globalizazioaren ondorioz lehen zuten garrantzia galdu dute hango produktuek. Pikillo piperrak, orburuak, olioa, zainzuriak, babarrun zuriak, arroza... Horiek dira Erriberako lurrek ematen dituzten fruituetako hainbat. Eta guztiak saski bakarrean sartu dituzte, "Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka” lelopean. 50 euroan eros daitezke saskiak salduz. Jasotako diruaren %25 Nafarroan euskalgintzan diharduten elkarteetara joango da.

 

Urriaren 27tik aurrera jarriko da kanpaina martxan.

 

https://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide