Datorren igandean hasiko dira Ezkutuko Altxorrak programaren barruan antolatutako bisita gidatuak Azkoitian. Azkoitiko Erdi Aroko Errebalean kokatutako San Jose ermita bisitatu ahal izango da eguerdiko hamabietan.
Hurrena, Iraurgiko San Martin ezagutzeko aukera izango da, azaroaren 15ean. Ordubeteko bisitak izango dira, hiru euroko prezioan.
Hona hemen bisiten egutegi osoa:
- Iraurgiko San Martin ermita. Azaroak 15 eta 23, 12:00 etan.- San Jose ermita, Azkoitiko Erdi Aroko Errebala. Azaroak 2 eta abenduak 7, 12:00 etan.
- San Jose Ermita. Azaroaren 2an eta abenduaren 7an, 12:00etan.
Erreserbatzeko azken eguna bisitaren asteko ostirala 12:00etan, Loiolako turismo bulegoan: 943 15 18 78 edo info@tierraignaciana.com helbidean. Informazio gehiago, hemen.