Joan den ostiralean itxi zen Maxixatzenen Orbel Jokuetan parte hartzeko aukera, eta hiru laguneko 123 talde izan dira guztira izena eman dutenak!
Ostiralean bukatu zen 1. probari erantzuteko epea ere, eta dagoeneko bigarren probari erantzuteko garaia da. Datorren ostiralean, arratsaldeko 18:00etan bukatuko da erantzuteko aukera, eta hirugarren proba abiatuko da.
Animo parte hartzaileei, eta ea azaroaren 15eko hiruko finalean sartzen zareten. Sari ederrak daude jokoan!