Jon Andoni Martinen argazki erakusketa gaurtik aurrera Azpeitian

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 27a, 06:44

Azpeitian ikusgai
[/caption]

Jon Andoni Martin gure blogariak Maxixatzenekin batera osatutako "Mundua orratzaren begian" erakusketa irekiko du gaur Azpeitiko Betharram aretoan, eta zabalik izango da azaroaren 16ra arte.

Erakusketa Azkoitiko Torre Zurin uztailean ikusgai izan zen berbera da, eta bisitatzeko aukera izango da 18:00etatik 20:00etara astegunetan eta 12:00etatik 14:00etara asteburuetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide