Euskara plan berria osatzeko bidean, "Euskara eta Azkoitia" parte hartze prozesuaren barruan, bilera izango da gaur Elkargunean 18:30ean.
2014ko ahozko kale erabilerako emaitzak eta euskararen Udal politika aurkeztuko dira bertan, eta euskara plan berrirako lehen oinarriak jar daitezke.