Bazkideentzako iraileko zozketa: "Da" eta "Tania Tank" diskoak

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 21a, 06:49

Rikardo Iriondo

Maxixatzenen sorreratik kultur atalari garrantzia eman izan zaio, kultur  ekintzak eskaini dira eta bertan sortutakoari tokia eskaini izan zaio aldizkarian lehen eta webgunean orain.

Argi dugu gurearentzako zirkuitu propioa sortu beharko dugula, jendeak lehenengoz ezagutu dezan eta gero irakurri, entzun, ikusi eta goza dezan.

Kultur arloan sortzen dena zabaldu eta bazkideei elkarteari ematen dioten babesa eskertzeko hilero azkenaldian argitaratutako liburu edo diskoak zozketatzen hasi gara bazkideen artean.

Irailean Zea Mays taldearen “Da” eta Tania de Sousaren “Tania Tank” CDak zozketatu genituen, eta Rikardo Iriondo Etxanizi egokitu zitzaion Zea Maysena.

Eskerrik asko Rikardo zure argazkia bidaltzeagatik!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide