Urretxu eta Azkoitia bitarteko bidegorria itxi egingo dute sastrakak kendu eta garbitzeko, gaur, ostirala, astelehenean eta asteartean.
Hiru egun horietan 08:00etatik 18:00etara bitartean itxiko dute bidegorria, eta gainontzeko orduetan zabalik izango da. Lanean ari direnean harriak erortzeko dagoen arriskuagatik erabaki dute bidegorria erabat ixtea.