5. Mintzalagun programa abian AEK-n

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 15a, 09:40

Mintzalagun

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Azkoitiko mintzalagun programa.

Honako hau 5. ikasturtea denez, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Hamar talde baino gehiago daude, eta dagoeneko 35 mintzalagun baino gehiago. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzera gonbidatzen gaituzte #lotsarikgabe praktikatu gurekin lemapean.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...

Mintzalagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila lor ditzakete.

Gainera, ikasturtean hainbat ekintza egin ohi ditugu, adibidez, patata tortilla lehiaketa, Sahatsa Dantza taldera bisita, hitzaldi ezberdinak antolatzen dira, mendi irteerak,...Beraz, euskara praktikatzeaz gain, ongi pasatu eta lagun berriak egiteko aukera paragabea duzu hementxe!

Izena eman nahi dutenek Azkoitiko AEK euskaltegian (943 151 089 /azkoitia@aek.org­ Oihana­)Udaleko Euskara zerbitzuan (943 857 175 /euskara@azkoitia.net – Jasone­) edo Udaleko web orrian dute aukera. Izena emateko azken eguna urriaren 31a izango da. Informazio gehiagorako bisitatu blog-a (mintzalagun.blogspot.com) ala facebook-a (mintzalagunak gara) .

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide