[caption id="attachment_8767" align="alignleft" width="135"] 1766ko matxinadaz[/caption]
Joan den udaberrian Apirila eleberria argitaratu zuen Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak, kontakizuna gaur egunean eta 1766ko Azkoitian eta Azpeitian izandako matxinadan kokatuz.
Narrazioa sortzeko erabilitako dokumentazioa, besteak beste Tolosako artxiboetan bildutakoa, guztion eskura jarri du orain propio sortutako Apirila izeneko blogean:
"Iñigo Aranbarriren zakua 1766ko matxinadaz (eta handien eta txikien arteko beste zimur batzuez)"