"Ezkutuko altxorrak" bisita gidatuak Azkoitian eta Azpeitian

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 8a, 07:57

Ignaziotar lurraldea

Ezkutuko altxorrak” egitarauak bisitariari aukera emango dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko.

Hamasei kokaleku hautatutara (kaperak, burdinolak, baserriak, elizak, multzo historikoak, errotak eta abar) egin ahal izango dira bisita gidatuak udazkenean zehar, urriaren 4tik abenduaren 14ra, eta udararen ondoren eskaintza zabala prestatu dute Debagoiena, Urola Garaia eta Urola Erdia eskualdeetan.

AZKOITIA

- Iraurgiko San Martin ermita. Azaroak 15 eta 23, 12:00etan.

- San Jose ermita, Azkoitiko Erdi Aroko Errebala. Azaroak 2 eta abenduak 7, 12:00etan.

AZPEITIA

-Bakardadeko Kapera ( Sebastian Donearen Eliza Nagusian). Urriak 11, 12:00etan.

- Madalenako Ospitalea. Urriak 19 eta abenduak 13, 12:00etan.

Ordubeteko iraupena dute bisitek eta prezioa 3 euro da pertsonako. Erreserbatzeko azken eguna bisitaren asteko ostirala izango da, 12:00etan. Erreserbak Loiolako turismo bulegoan: 943151878 edo info@tierraignaciana.com helbidean.

 

www.tierraignaciana.com

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide