Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko, euskaraz irakurtzen ohitzeko eta euskal prentsa ezagutarazteko, Udaleko Euskara Zerbitzuek 'Irakurriz Gozatu' egitasmoa jarriko dute abian aurtengo ikasturtean ere.
Horrela, aste honetan Gaztezulo hilabetekaria doan banatuko dute Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetan, eta sei hilabetez jasoko dute DBH-ko 4. mailako ikasleek.
Gaztezulo aldizkaria gazteentzat pentsatutakoa da, eta ikastetxeek, Donostiako Komunikabideak E.M-k eta Udalak elkarlanean bideratzen dute proiektua.
Ikasturtearen amaieran ikastetxe eta hedabideek egitasmoaz iaz egindako balorazioaren arabera, Gaztezulok gazteen artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzen du, eta euskal prentsa gazteei ezagutarazteko aukera eman ere bai. Horregatik erabaki dute aurten ere martxan jartzea.