Jausorora sartzeko ibilgailuentzako norabidea aldatuko da

Maxixatzen.eus

Aldaketa

Gaurtik aurrera Jausoro auzora sartzeko norabidea aldatzea erabaki du Udalak. Horrela, Ibai Ondo kaletik zuzenean sartu ahal izango da anbulategira, eta irteera, berriz, Txalon Erreka auzo alderuntz egingo da, bidegorri aldetik, oraingo zirkulazio norantzaren alderantzizkoan.

Jausoroko hainbat herritarrek eskatu zuten norabide aldaketa egitea, eta Txalon erreka-Martirieta auzoetara zubi berrian zehar iristeak horretarako aukera ematen duenez, aldatzea erabaki du Udalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide