Partaidetzazko aurrekontuak: 500.000 euro zertan erabili erabaki dute herritarrek

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 6a, 06:56

Erabakita

Diru publikoaren kudeaketan herritarren parte hartzea bultzatzea eta partaidetzaren kultura gure gizartean errotzea helburu hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoan ekin zion Partaidetzazko Aurrekontuen ekimenari. Parte hartze prozesua ez da kontsultiboa, azken hitza herritarrei ematen baitie.

Urola Erdiko herritarrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Partaidetzazko Aurrekontuetako 500.000 euroak honako proiektu hauetan erabiltzea erabaki dute:

  •   Ekintzailetza arloko eskualdeko estrategia garatzea: 122.000 euro.
  •   Zestoa eta Zumaia arteko bide berdea osatzeko ibilbidean zehar dauden bi tunelen konponketa: 250.000 euro.
  •   2014an zehar lantzen ari den eskualdeko Energia Burujabetza Planak jasoko duen ekimen zehatz bat martxan jartzea: 65.000 euro.
  •   Eskualdeko baserri bideak konpontzen jarraitzea: 63.000 euro.

Herritarrek erabakitako proiektuak 2015eko aurrekontuetan txertatzeko konpromisoa hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek berretsi dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide