Hamabosgarren edizioa du dagoeneko Gipuzkoako organo erromantikoen ondare aberatsa baliatu eta ezagutzera emateko zikloak. Hamar emanaldi izango dira, horietatik lau Azkoitiko parrokian.
Datorren zapatuan, urriak 4, organo ikasleen kontzertua izango da 11:00etan, eta 20:00etan, Anabel Aldalur mezzoa, Gorka Zabaleta txistularia eta Fernando Gonzalo organu jolearekin.
Urriaren 11n Esteban Elizondok emango du kontzertua 20:00etan, eta hilaren 18an Koruko Andre Maria musika kapera eta Alize Mendizabal organu jolea arituko dira.
Azkoitiko emanaldiez gain, Loiolan beste hiru izango dira, eta Bergaran beste hiru.