Herriko hainbat eragile eta elkartek egitarau oparoa antolatu dute aurten ere Ingurumen Hamabostaldian, ingurumenaren inguruan kontzientzia hartzea eta ohiturak aldatzea helburu hartuta.
Udalarekin elkarlanean, zazpi talde aritu dira aurtengoa antolatzen: Piztu, Baratza Dantzan, Fracking Ez, Oreka, Abarketatxo Ludoteka, Zuhaitzak Bizirik eta Zero Zabor, eta parte hartze hori nabarmena dela iritzi diote guztiek.
Adin guztietako herritarrentzako ekimenak antolatu dituzte; hosto bilketa, txakurren gorotzen aurkako kanpaina, dokumentalak, baratze ekologikoetara bisitak, bizikleta martxa, Urbanue ezagutzeko birak...
Nolanahi ere, burujabetza energetikoa izango da gai nagusia, Piztu elkartearen eskutik. Eguzki energiarekin hamaiketakoa prestatuko dute, ingenio berriztagarrien erakusketa edo etxeko instalazio fotoboltaikoen tailerra.
Elikadura burujabetzari dagokionez, berriz, Baratza Dantzan kontsumo taldeak dokumental bat eta baserri batera bisita antolatu ditu.
Udalak ekintzetan parte hartu eta ingurumenaren kontzientzia sendotzen segitzera animatu nahi ditu herritar guztiak.