Pako Aristi idazle urrestildarraren Urari ostutako poemak liburua aurkeztuko dute gaur Donostiako Udal liburutegian 11:00etan, eta bihar errezitaldia emango du Donostiako Garoa liburu dendan 19:00etan.
Susak argitaratutako poemarioan, biluzik barneratu da egilea uretan, burutik oinetaraino busti, blaitu eta atzera berriz lehorrera itzultzeko, sentimenduak, gogoetak, emozioak, bereak bezain unibertsalak, orri zuriaren argitan dotoreziaz xukatzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!