Asteburuko agenda Azkoitian

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 26a, 06:00

Javier Beristain

Ostirala, irailak 26

-Garapenean bidelagun astea: Gobernuz kanpoko erakundeen bideo emanaldiak Torre Zurin 18:00etan.

-Azkoitiko 14. bidaia tertuliak: Norvegia Kultur Etxean 19:30ean.

-Garapenean bidelagun astea: "Un novio para Yasmina” filma (Irene Cardona Bacas)  Baztartxon 22:00etan.

-Kontzertua: Jazzman gitarrajolea Zakela tabernan 23:00etan.

-Txalintxo TIEF: Alexander Loop + Xugua + Zizu + Gonbidatua 23:30ean.

Zapatua, irailak 27

-Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko sarrera ekitaldia Intsausti jauregian 11:00etan.

-Garapenean bidelagun astea: egun nagusiko ekitaldiak

  • 11:00etatik 14:00etara: Azkoitian lanean ari diren Gobernuz kanpoko erakundeek postuak jarriko dituzte Herriko plazan, egiten duten lanaren ingurukoak azaltzeko.Herrialde ezberdinetako musika ere egongo da.
  • 12:00etan:Iparra-Hegoa testu irakurketa.Herriko plazan Iparra eta Hegoaren arteko harremana oinarri duten testuak (poesia, prosa, bertsoak,esaldiak…) irakurriko dituzte herritarrek.

-Garapenean bidelagun astea: "Un novio para Yasmina” filma (Irene Cardona Bacas)  Baztartxon 22:00etan.

-Kontzertua: Itziarren semeak + McOnak Herriko plazan 22:30ean.

Igandea, irailak 28

-Garapenean bidelagun astea: "Un novio para Yasmina” filma (Irene Cardona Bacas)  Baztartxon 19:30ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide