Juan Karlos Merino: Edward Estlin Cummingsen poema

Juan Karlos Merino 2014ko ira. 22a, 12:16

Artista joria

EDWARD ESTLIN CUMMINGS

Laztan dezaket erran zuen hark

(Oihu egingo dut esan zuen berak

Behin bakarrik erran zuen hark)

Dibertigarria da esan zuen berak

 

 

(Uki dezaket erran zuen hark

Zenbat esan zuen berak

Asko erran zuen hark)

Zergatik ez esan zuen berak

 

(Goazen erran zuen hark

Ez urrunegi esan zuen berak

Zer da urrunegi erran zuen hark

Zu zaudena esan zuen berak)

 

Gera naiteke erran zuen hark

(Nola esan zuen berak

Honela erran zuen hark

Musukatzekotan esan zuen berak

 

Mugi naiteke erran zuen hark

Maitasuna da esan zuen berak)

Desiratzen baduzu erran zuen hark

(baina hilzorian zara esan zuen berak

 

Baina bizitza da erran zuen hark

Baina zure emaztea esan zuen berak

Orain erran zuen hark)

Ai esan zuen berak

 

(Bikain erran zuen hark

Ez gelditu esan zuen berak

Oh ez erran zuen hark)

Poliki joan esan zuen berak

 

(Isurtzen al zara erran zuen hark

Ummm esan zuen berak)

Ederra zara erran zuen hark

Nirea zara esan zuen berak)

 

E.e. cummings (1894-1962)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide