Partaidetzazko aurrekontuak: behin betiko proiektuetarako eskualde batzarrak

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 19a, 15:24

Batzarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Partaidetzazko Aurrekontuak 2014 ekimenaren azken txanpan sartuta, Bidasoaldeko, Oarsoaldeko, Tolosaldeko eta Urola Erdiko herritarrek hilabeteotan egin duten lan handiaren fruitua ikusteko garaia iritsi da.

Martxoan eta apirilean, guztira 930 ekarpen egin ziren lau eskualdeetan, horietatik 83 hobetsi ziren ekainean, 300 lagun baino gehiagoren artean.

Azken bi hilabeteotan, Foru Aldundiko teknikariek proiektu horiek juridikoki bideragarriak diren eta zenbateko kostua izango duten aztertu dute.

Txosten horien emaitzak kontuan hartuta, orain da behin betiko proiektuak aukeratzeko garaia, eskualde bakoitzari dagozkion 500.000 euroak zertan gastatuko diren erabakitzeko garaia.

Horretarako, eskualde bakoitzean bi batzar ireki egingo dira eta Aldundiak parte hartzera animatu nahi zaituzte.

ESKUALDEAEGUNAORDUALEKUA
Urola ErdiaIrailak 2319:00etanAzkoitiko Elkargunean
Irailak 3019:00etanAzpeitiko udaletxean (5.solairuan)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide